Gaur arratsaldean 'Osasuna zure esku. Osatzen eta gaixotasunari aurre egiten ikasi' izeneko hitzaldia eskainiko du Eneko Landaburuk. Sendagilea da Landaburu, osasunaren autogestioan aditua, eta horri buruzko gakoak emango ditu gaurkoan.
Hernani Burujabeko Herrilur Kontsumo Elkartetik antolatu dute hitzaldia. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Sandiusterriko areto nagusian.
Saioa gazteleraz eskainiko du Landaburuk.