Ondo ekin dio Hernanik, Gipuzkoako bigarren mailako ligari. Mutil seniorrek garaipena lortu dute aurreneko bi partiduetan, larunbatean Ordiziari irabazi ondoren (23-33), etxetik kanpo. Horrela, B multzoko lider jarri dira hernaniarrak, Munttarperekin berdinduta. Atsedena izango dute datorren asteburuan.
Mutil jubenil eta kadeteen taldeek, berriz, bere estreinako partidua jokatu zuten Euskal Ligan, biek ere Eibarren kontra etxean; eta ezin izan zuten garaipenarekin hasi ibilbidea, maila berrian. Jubenilek 25-40 galdu zuten, eta kadeteek estuago hartu zuten talde eibartarra, baina irabazteko aukerarik gabe (20-27).
Neska jubenilei dagokienean, Hernanik Usurbilen jokatu zuen Gipuzkoako Ligakoa, larunbat arratsaldean; eta garaipen ederra lortu zuen (21-29). Liga berean, atzeratu egin zen Mundarroren eta Bidasoa Irunen artekoa.