Aproposa bilatzen
Halako gudua
Edozein aurkitzea
Zure helburua
Baina ikusi zazu
Gaurko ingurua
Ta alperrik ezazu
Nekatu burua
Alperrentzat eraiki
Baitute mundua
Astelehen on! Gogorra izan al da lanera buelta? Alpertuta sentitzen diren horiei laguntzeko hautatu dugu gaurko bertsoa. Andoni Mujika 'Anatx' osiñagarrak abestutako alea da, aurtengo Lizardi sariketako finalean. Postu aproposa topatu arte lanean ez hasteko hautua egin duenaren azaletik abesten du Anatxek.
Aproposa bilatzen
Halako gudua
Edozein aurkitzea
Zure helburua
Baina ikusi zazu
Gaurko ingurua
Ta alperrik ezazu
Nekatu burua
Alperrentzat eraiki
Baitute mundua