IBIan %99ko hobaria, Bizigune programan parte hartzen dutenek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 7a, 00:00

Hernaniko etxebizitza hutsen jabeek %99ko hobaria jasoko dute 2025eko Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ edo IBI), etxebizitza Bizigune programara bideratzen badute. Hala erabaki zuen Hernaniko Udalak, azkeneko Plenoan, datorren urterako ordenantza fiskalak onartzearekin batera. Alokabideren programa bat da Bizigune, etxebizitzak alokairu babestuan merkaturatzeko. Horren helburua da erabilera soziala ematea hutsik dauden etxebizitzei, sarbidea erraztuz Etxebiden izena emanda dauden pertsona eta familiei. Alokabidek berme batzuk eskaintzen dizkio etxejabeari: errenta bat kobratzea hilean behin, kontratuak iraun bitartean; eta etxebizitza egoera onean itzultzeko konpromisoa, besteak beste. Hernaniko Udalak programa horretan parte hartzera animatu ditu herrian etxebizitza hutsa dutenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!