Urtero bezala, ate irekien jardunaldia antolatu du Felix Ugarte elkarteak, Iturmendiko kobazuloa ezagutzeko. Azaroaren 10ean izango da, goizeko 11:00etan hasita; eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea, parte hartu eta kobazuloa bertatik bertara ezagutzeko. Aurrerago emango dute informazio zehatzagoa, jardunaldiari buruz.