Laguardiara joateko, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 6a, 00:00

Bi txandatan antolatu du irteera Goiz Eguzkik, urriaren 23an eta 25ean. Hilaren 11ra arte apuntatu daiteke.

Gogotsu izaten dira Hernaniko jubilatuak, Goiz Eguzkik prestatutako irteera eta bidaietan parte hartzeko. Eta aurrekoen arrakasta ikusita, bi txandatan antolatu dute hurrengo irteera: Laguardiara joango dira urriaren 23an eta 25ean. La Casa Encantada museoa bisitatuko dute aurrena, Errioxako museo etnografikoa, Brionesen. Ondoren, bodega bat bisitatu eta ardo dastaketa egingo dute Laguardian. Eta bertako jatetxe batean bazkalduko dute, azkenik.

Irteeraren bi txandetarako, izenematea zabalik dago, Goiz Eguzkin bertan, urriaren 11ra arte. Plaza kopurua baino jende gehiago apuntatuko balitz, zozketa egingo lukete urriaren 14an, goizeko 11:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!