Sagardoa eta tortilla, festa ederren ginda

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 6a, 00:00

Atzoko egun potoloaren ondoren, bi ekintza klasikorekin borobilduko dituzte Zelabideko Jaiak: tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa.

Festa berrienak izan arren, saltsa ederra pizten dute Zelabideko Jaiek, urtez urte. Eta halaxe gertatu da aurtengoan ere. Egun haundia izan zen atzokoa auzoan, jolas, apar, paella, bertso, dantza, txokolate, bingo eta musika artean.

Eta aurreneko bi egunetan bizitakoei errematea jartzeko, bi ekintza klasiko antolatu dituzte gaur eguerdirako, 12:00etan hasita: patata tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa, Gabriel Zelaia plazan.

Jan-edanaz luze go­zatu ahal izango dute bertara­tuek, eta 14:00etan emango diete amaiera aurtengo jaiei. Orduan, dena gabitzeko txanda izango da, eta dei egin diete auzotar guztiei.

Erlazionatuak

Zelabideko Jaiak - Ostirala

Kronika - Erredakzioa 2024 urr 06 Hernani

Zelabideko Jaiak - Larunbata

Kronika - Erredakzioa 2024 urr 06 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!