Furgobaratza Hernanira iritsiko da urriaren 9an

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 5a, 00:00

Urriaren 9an, asteazkenean iritsiko da Furgobaratza Hernanira.  Hernaniko Baratze Parkea bisitatuko du, eta irekita egongo da arratsaldeko 18:00etatik 19:30ak bitarte. Furgobaratza zerbitzu ibiltaria da, tutoretza eta produktu ekologikoen salmenta eskaintzeko helburua duena. Gehienbat, baratzezainei zalantzak argitzen laguntzea eta garaiko landare eta hazien salmenta egitea da Furgobaratzaren xedea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!