Mendiriz Mendik bilera, urriaren 15ean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 5a, 00:00

Urriaren 15ean elkartuko dira Mendiriz Mendiko kideak 2025eko egutegia osatzeko. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua eta bilera irekia izango da irteera-proposamenak dituzten guztientzat. Bertaratutakoen artean adostuko da datorren urteko plangintza. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!