Gaur arratsaldean jokatuko dute Azpeitian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final zortzirena. Hernaniko Bertso Eskolako kide bat arituko da bertan, Asier Azpiroz 'Azpi' zubietarra. Azpirekin batera Maider Arregi, Maialen Akizu, Aitor Tatiegi, German Urteaga eta Haizea Arana arituko dira.
Gaurko saioa amaitzen denean erabakita geratuko da zein 24 bertsolarik egiten duten aurrera. Bailarako bertsolarien artean Andoni Mujika 'Anatx' da zalantzan dagoen bakarra. Osiñagako bertsolariak 450 puntu eskuratu zituen Andoainen, eta 21. postuan dago. Hortaz, gaurko saioko 6 bertsolarietatik bakarrik 3k gainditu dezakete marka hori Anatxek aurrera egiteko.
Hurrengo astean atsedenaldi txiki bat hartuko dute bertsolariek, eta urriaren 19an itzuliko dira lanera. Eibarren izango da lehenengo final laurdena, eta bertan abestuko du Agin Laburu astigartarrak.