Osatzen eta gaixotasunari aurre egiten ikasteko hitzaldia eskainiko du Eneko Landaburuk, osasunaren autogestioan aditua den sendagileak. Hernani Burujabeko Herrilur taldeak antolatu du 'Osasuna zure esku' deitu dioten hitzaldia eta Biteriko udazkeneko programazioaren barruan kokatzen da. Gazteleraz izango da, eta arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, Sandiusterrin.