Josteko makina erabiltzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko dute gaur goizean Karabelgo Autokonponketa Tailerrean. Maite Gartzia Arantzeta arduratuko da ikastaroko argibideak emateaz, eta dohainik izango da, goizeko 10:30etatik 12:00etara bitarte. Autokonponketa Tailerra, Oleta kaleko 25 zenbakian dago, eta plazak mugatuak izango dira.