Urteko 28. irteera egingo dute igande honetan Zikuñagako zikloturistek. Oraingoan Getariko San Pedro ermitara joango dira, 64 kilometroko ibilbidea osatuta. Zinkoeneatik abiatuko da taldea, eta Usurbildik barrena iritsiko dira Zarautzera; bertatik Meaga auzotik barrena igoko dira San Pedro ermitaraino.
Ohi bezala, goizeko 09:00etan jarri dute irteera ordua, eta klubetik jakinarazi dute ekipazioa eramatea beharrezkoa dela irteeran parte hartu ahal izateko.
Datorren astean Iturriotzera joango dira Andazarratetik.