Arrauna eta waterpoloa probatu nahi duten herritarrek aukera paregabea izango dute gaurkoan. Goizeko 10:00etan Hernaniko Arraun Elkarteko kideekin probak egiteko aukera izango da Ibarluzea poligonoan, eta 11:00etan hasiko da waterpoloko hastapen saioa.
Horrez gain, goizean zehar ate irekiak jardunaldia izango da Hernaniko kiroldegiko ikastaroetan. Bertan, besteak beste, Total training, TRX, Yoga edo HIIT klaseak probatzeko aukera izango da.