Urteak aurrera doaz, baina Kids&Us-en esentziak denboran irauten du. 20 urtez lan egin dute ikasleek zentzuz ikasten duten «metodoaren bikaintasunari eusteko. Hori guztia gure esentzia eta balioak ordezkatzen dituzten pertsona inkonformista, grinatsu, eraldatzaile eta ausarten talde bati esker izan da eta da». Hernanin ere urteak dira zentroa ireki zutela Antziola 7n.
Askok galdetzen dute zein den ingelesa ikasteko metodorik onena eta Kids&Us metodoa hizkuntza eskuratzeko prozesu naturalean oinarritzen da, «orden logiko, natural eta espontaneoari jarraitzen dion ikaskuntza-bide batean».
Haurra hizketan hasi baino askoz lehenago hasten da hizkuntzaz jabetzeko prozesuan. Horregatik, Kids&Us-en «proposatzen dugu haurrak lehen urtetik has daitezela ingelesa barneratzen, egunero hizkuntza berriaren eraginpean jarriz».
Une eta testuinguru desberdinetan hitz konbinazio berdinak entzun ondoren, haurrak entzuten duen guztiaren esanahia ulertzen du. Gurasoak modu naturalean komunikatzen dira seme-alabekin, hitz, esamolde eta esaldi ugari erabiliz aditz-garai desberdinetan.
Kids& Us-en metodoak «egoera hori erreproduzitzen du ikasleekin, eta hizkuntzara eramaten ditu, haiek erraz ezagutzeko moduko testuinguruen bidez».
Hitz egitea entzutearen eta ulertzearen ondorio naturala da. Horregatik, haurrek entzun eta ulertu ondoren, Kids&Us-en «testuingurua sortuko dugu ikasitako guztia hitzez adieraz dezaten».
Irakurtzea entzun, ulertu eta hitz egitearen ondorio naturala da. Hizkuntza bat irakurtzen eta idazten ikastea hitz egitearen ondoren dator. Horregatik, Kids&Us-en «gure ikasleak 8 urtetik aurrera hasten dira ingelesez irakurtzen, hau da, hizkuntzaren ahozko gaitasunak finkatu ondoren».
Idazteko, aurretik entzun, ulertu, hitz egin eta irakurri behar da. Ikasleak ingelesez idazten hasten direnean, badute hizkuntzaren oinarri sendo bat idatziz komunikatzen ari direnaz jabetzeko. Kids & Us-en «idazketa sartuko dugu ikasleak idazketari aurre egiteko prestatuen dauden unean».
Kalitate-zigilua duen hezkuntza-eredua
Kalitatea eta esperientzia dira Kids&Us-en zigilu, eta horiek mantentzeko lan egiten dute egunez egun. «Materialen etengabeko hobekuntza, irakasleen prestakuntza, ikasleen jarraipen pertsonalizatua eta familiekiko komunikazio erregularra dira ikaskuntza bermatzen duen oinarri sendoa».
Kids&Us-en lan egiten duten irakasleek, eskolak eman aurretik, «hasierako prestakuntza osatzeaz gain, etengabeko prestakuntza eta birziklatze-prestakuntza ematen dute, beren prestakuntza-plan korporatiboarekin bat etorriz. Irakasleak hiru hilean behin ikuskatzen ditugu metodoaren ezarpen optimoa bermatzeko».