Yaben English Schoolek ikasleekin erabiltzen duen komunikazio erremintak gramatika eta hiztegia badira ere, indargunea da ikasleak hizkuntza ulertzea eta barneratzea: «gure asmoa da ikaslea gai izatea ingelesez komunikatzen, eta noski Cambridge Universityko titulazioa ateratzeko prestaketan laguntzen diegu. Hamabost urtez baino gehiagoz eskuratutako emaitzak dira gure erakuslehioa. Gure ingeles eskolak duen ibilbidean, harrotasunez esan dezakegu gure ikasleen %90ek ziurtagiri eta titulazio guztiak gainditu dituela».
Arreta berezia jartzen diete pertsona bat ingeles hiztuna izan dadin beharrezkoak diren alor guztiei. «Gramatika eta hiztegia, entzumenezko ulermena, idatziak eta ahozko komunikazioa dira gure lehentasuna, eta gure eskoletan Cambridge eskalari jarraitzen diogunez ikasleak uneoro daki Europako Markoari dagokionez zein mailatan dagoen».
Ikasleak Cambridge-eko azterketetara aurkeztu edo ez, eskola guztiak diseinatuta eta antolatuta daude titulazioa eskuratu nahi badute maila bakoitzerako prestatu egon daitezen.
Hiru urtetik hasita programa bat jarraitzen da eta Europako markoko mailak igotzen joaten dira, eta 11 urtetik aurrera ikastaro amaieran ikasle bakoitzari balorazio bat egiten zaio eta bere aurrerapen eta trebetasunen arabera egiten du aurrera.
Instalazioak
Instalazioak Yabenen beste indargune bat dira. «Gure instalazioak pentsatuta daude ikasketarako ingurune atsegin eta positiboa izan daitezen. Ikasgelek giro bikaina sortzeko behar den guztia dute, bai nerabeentzat eta bai helduentzat zein txikienentzat. Espazio zabalak 40m2-ko ikasgeletan eta eremu ezberdinak 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat».
Irakasleak
Yabeneko langile guztiek «beharrezko titulazioa dute kalitatezko irakaskuntza eskaini ahal izateko, eta noizean behin Cambridge-ek ikastaro eta mintegiak ematen dizkie irakaskuntza eta azterketen inguruko azken aldaketen, baldintzen eta berrikuntzen berri emateko».
Probak
Urtean 2 froga egiten dira mock exams bidez, eta azkenean titulazioak eskuratzeko aurkezten direnei azterketarako tips-ak ematen zaizkie, baita azterketa ereduak ere eskola orduetatik kanpo egin ditzaten.
Doako eskolak
Yabeneko eskolak hizkuntza menperatzera bideratuta daudenez, asten 2 egunez doako eskolak ematen dituzte, «berandu hasi diren ikasleentzat eta ikastetxeko azterketak gainditzeko laguntza behar dutenentzat. Harreran ordua eskatu besterik ez da egin behar».
Helduentzako ikastaroak, teens ikastaroak, kids ikastaroak , extrakurrikularra eta companies ikastaroak
Yaben English School-en ikastaro aukera zabala dago, adin eta maila ezberdinetarako. Kids eta Teens-etik hasi eta Adults-eraino, Extrakurrikularrak eta negozio konpainiei egokitutako ikastaroak.
Helduentzako ikastaroetan liburuetako gaiak helduentzat egokitzen dira eta hizkuntzaren alor guztiak lantzen dira. Badago ingeles komertzialaren aukera ere, BEC titulazioei begira.
Teens ikastaroetan Europako mailen taulan aurrera egiten dute eta trebetasunen eta aurrepenen arabera egiten dutenez bakoitzak bere erritmora egiten du aurrera, adina edozein dela ere.
Kids ikastaroak 3-6 urte bitarteko haurrek adin horretarako formatoa erabiltzen dute, gidari lanak egiten dituen maskotarekin, flashcardss-ak, abestiak eta euskarri interaktiboa. 6-8 urte artean maskota aldatu egiten da eta gainerako pertsonaiak eta ariketa motak ere bai; laguntza interaktiboa izaten jarraitzen dute. 9-10 urteko ikastaroetan hasten dira titulazioetarako eskaileran Startes-ekin, liburua eta metodo interaktiboa erabiliz baina maskotarik gabe.
Ikastetxeetan ematen diren eskolaz kanpoko klaseetan ere Cambridge-eko lerro bat erabiltzen dute, extrakurrikularra, eta «lehen eta bigarren hezkuntzako mailetara egokitzen da.