Oraingo honetan, Kantabriako Mendizerrara gerturatuko dira Mendiriz Mendiko kideak, Nafarroako eta Arabako mugen artera. Igandean egingo dute irteera, eta 07:30etan ezarri dute hitzordua, Atsegindegi plazan. Helburua Leon Dormido mendia igotzea izango da, 18 kilometroko distantzia duen ibilbidea, 5-6 ordutan egiteko aproposa. Jaitsierarako bastoiak eramatea gomendatu dute antolatzaileek.