Giro paregabean ospatu zuten Adinekoen Eguna Goiz Eguzkiko bazkideek. Bazkariaren ondoren, dantzaldia egin zuten, eta giro polita sortu zen Hernaniko Atsegindegi plazan.
Ikasturte berria gogotsu eta ekintzaz beteta hasi dute Goiz Eguzkiko bazkideek. Aste honetan, Kirol eta Jarduera Fisikoaren Asteko jardueretan dabiltza lanean. Astearte goizean, hartubol saioa egin zuten Goiz Eguzkiko Hartubol taldekkoek eta Aratz Ikastolako ikasle taldeak, eta asteazken goizean zunba saioa egin zuten ikasleekin batera.
Bestalde, antolatzen dituzten txangoek duten arrakasta ikusita, irteera berri bat antolatu dute: Laguardiara bisita eta bazkaria upeltegian. Irteera bi egunetan izango da urriaren 23an eta 25ean. Izen ematea irekita dago, hilaren 11ra bitarte, eta zozketa egitekotan, urriaren 14ean egingo litzake, goizeko 11:00etan.