Irailaren 20ean ospatu zen Txantxangorri elkarteko XXXIX. Sagardo txapelketa, eta Altzueta sagardotegia izan zen txapelduna. Bailarako 15 sagardotegik hartu zuten parte, eta 156 lagun bertaratu ziren afaltzera eta sagardoa dastatzera. Bigarren postua Akarregirentzat, hirugarrena Rufinorentzat, eta laugarrena Alorrenea sagardotegiarentzat izan ziren. «Afarian oso giro ona eta sagardo bikaina izan zela nabarmendu dute Elkarteko kideek.