Hiru jarduera izango dira gaur, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Astearen barruan. Goizeko 10:30etan mendi irteera egingo dute Mendiriz Mendiko kideekin batera, Gudarien Plazatik abiatuta. Arratsaldeko 17:00etan pelota parte-hartzailea Tilos eta Trinketean, Txirri elkartekoekin batera. Azkenik, 17:30etan 'Skate'a probatzeko saioa, Skate parkean.