Ekintza Dantza Taldearen 50. urteurrena dela eta, bazkaria egin zuten taldeko dantzari ohiek, Iparragirre Sagardotegian. Sustraietara itzulia egiteko saiakeran, irailaren 28an, larunbatez, argazki proiekzioarekin eta bazkari goxo batekin, abagune ederra izan zuten dantzariek garai bateko kontuak eta istorioak gogora ekartzeko. Egun berezia izan zen, dudarik gabe, eta espero zutena baina jende gehiago bildu ziren, guztira 65 lagun. Gazte garaietan inkonformismoak eta aldaketarako grinak bultzatuta sortu zuten taldeak, urte indartsuak bizi izan zituen, eta 1984an itzali bazen ere, herriko kultur ekimen zein jarduera politiko guztien erdigune izanak, bizipen eta momentu askoren testigu izateko aukera ere eman zien. Orain, begirunez begiratzen diete Ttarlako eta San Joan Konpartsako kideei.