Egurrezko jokuekin gozatzeko aukera izango dute Hernaniko gaztetxoek, beste urte batez. Izan ere, jolas aretoa jarriko du Zuresku konpainiak, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, Atsegindegin. Kaxko elkarteak antolatu du, Kultur Biraren barruan.
Joan den urteko urrian ere jarri zituzten egurrezko jokuak bertan, eta makina bat haur, gazte eta heldu gerturatu ziren joku bereziak probatzera. Zureskuko kideek eurek egindakoak dira joku guztiak, eta zaila da horiek hitzekin deskribatzea. Onena, gerturatu eta bertatik bertara ikusi eta jolastea.