Bihar arratsaldean lehertuko da suziria Gabriel Zelaia plazan, Zelabideko Jaiei hasiera emateko. Baina hori baino lehenago lehertuko dira auzotarrak, gaur bertan, barrez. Izan ere, bakarrizketa umoretsua antolatu dute, festen motorrak berotzeko: 'Stand Up Comedy' saioa eskainiko du Mikel Bermejo umoregile lasartearrak, gaur iluntzeko 20:30etan.
Hori horrela, ezin hobeto ekingo diete jaiei bihar arratsaldean. Txupinazoaren ondoren, dagoeneko klasiko diren ekintzak izango dira auzoan: Holi Fest, koloretako hautsekin jolasean; sabel dantza erakustaldia; eta sardin jatea. Musikarik ere ez da faltako, Jaixkipe txarangaren eskutik aurrena, eta DJ Pakorekin ondoren, goizaldera arte.
Edonola ere, larunbatekoa izango da egun nagusia festetan, eta denetik prestatu dute. Oztopo probak eta apar festa haurrentzat, jolasak helduentzat, eta bertso saioa ere bai, umore puntua jartzeko. Paella jatea egingo dute eguerdian, eta are indartsuago bueltatuko dira: toka, musa, aerorumba, giza futbolina, txokolatada, bingoa... Ostiraleko plan berarekin borobilduko dute larunbata ere: afaria txoznan, eta dantzaldia DJ Pakorekin.
Xumea bezain erakargarria da iganderako plana, jaiei bukaera emateko. Klasikoetan klasikoena: patata tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa.
ZELABIDEKO JAIAK
GAUR, osteguna
20:30, 'Stand Up Comedy' bakarrizketa saioa, Mikel Bermejoren eskutik, Gabriel Zelaia plazako karpan.
BIHAR, ostirala
18:00, Txupinazoa eta Holi Fest, Gabriel Zelaia plazan.
18:15, Sabel dantza,
eszenatokian.
18:30-20:30, Jaixkipe txaranga.
19:30, Sardina dastaketa, Gabriel Zelaia plazan.
20:30-22:00, Umeentzako dantzaldia, DJ Pakorekin, Gabriel Zelaia plazan.
20:30, Denok afaltzera,
txoznan.
23:30-02:00, Denontzako dantzaldia, DJ Pakorekin, Gabriel Zelaia plazan.
23:30, Zezensuzkoa, Gabriel Zelaia plazan.
ETZI, larunbata
10:00, Diana.
10:30, 'Denontzat' haurrentzako oztopo probak, atletismo pistan.
12:00, Helduentzako jolasak, Gabriel Zelaia plazan.
12:00, Apar-festa, Bidebieta plazan.
12:30, Bertso saioa, Gabriel Zelaia plazan: Eñaut Martikorena, Ekain Tolaretxipi eta Iker Ormazabal 'Tturko'.
14:00, Paella herrikoia, Gabriel Zelaia plazan.
16:00, Gaztelu puzgarriak, Gabriel Zelaia plazan.
16:00, Toka txapelketa, Eper tabernako plazan.
16:30, Mus txapelketako finala, elkartearen lokalean.
16:30, Aerorumba Jenny Perlazarekin, eszenatokian.
17:00, Giza futbolina, Bidebieta plazan.
17:30, Txokolatada, Sagastialde elkarteak antolatuta.
18:00, Jaien aldeko bingoa, Gabriel Zelaia plazan.
20:00-22:00, Umeentzako dantzaldia, DJ Pakorekin, Gabriel Zelaia plazan.
20:30, Denok afaltzera,
txoznan.
23:00-02:00, Denontzako dantzaldia, DJ Pakorekin, Gabriel Zelaia plazan.
23:30, Zezensuzkoa, Gabriel Zelaia plazan.
00:00, Su-traka, Gabriel Zelaia plazan.
URRIAK 6, igandea
12:00, Patata tortilla lehiaketa, Gabriel Zelaia plazan.
12:00, Sagardo dastaketa, Gabriel Zelaia plazan.
14:00, Jaien amaiera, eta denok garbitzera.