Ehiza postuak iluntzero zozketatzen dira eta zozketa Txan txangorrin egiten da. Tijero lehendakariak garbi azaldu du mekanismoa: «Izen ematea libre da de - nentzat, bazkide izan edo ez. Postuak hiru zonaldetan banatuta daude, (Oria men - di, Akola eta Asketa) eta zona bakoitzak zozketa propioa du. Ehiz tariak hiru zo - natako bakar batean eman lezake izena, sarrera bat ordainduta. Zortzietan bu - katzen da izena emateko ordua. Datuak ordenadorean sartu ahala, pantaila haundi batean ager tzen dira, nor bere izena eta zona bakoitzeko izen-listak garbi ikusteko moduan. Pan taila hori aurten jarri dugu. Zor - tzietan, programa informatiko baten bidez zozketa egiten da, eta pantaila haundi horretan azaltzen dira postu bakoitza zeini tokatu zaion».
Zonalde bakoitzeko postuek prezio bana dute, bazkideek eta federatuek merkexeago dute, baina, posturik onenak ere 6-7 euroren azpitik daude, eguneko. Eskualde osoan antzeko tarifak daude. Oriamendi inguruko postuak dira merkeenak, eta Asketa ingurukoak galestienak.