Saioa umorez hasi nahi nuke,
lagunei adarra juaz:
Egaña igual etorriko zan
txapelerako asmuaz;
Lizaso eta biak,
bertso torre bikiak,
beren ke ta beren suaz...
bat bere kaxa erori da-ta
bestearen bila guaz.
2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera goaz gaur. Hasierako agurrek jolaserako aukera paregabea eskaintzen dute, eta hori ezin hobeto baliatu zuen Jexux Mari Irazuk. Xebaxtian Lizasok urte hartan parte hartu ez zuela aprobetxatuta, momentuko faboritoari eskaini zion bere lehenengo bertso bihurria: Andoni Egañari.
Saioa umorez hasi nahi nuke,
lagunei adarra juaz:
Egaña igual etorriko zan
txapelerako asmuaz;
Lizaso eta biak,
bertso torre bikiak,
beren ke ta beren suaz...
bat bere kaxa erori da-ta
bestearen bila guaz.