Azkeneko eguna bihar, 'Hiru kale' proiektuko podcastak entzuteko

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 2a, 00:00

Ekimen berezi batek hartu du Biteriko erakusketa gela, egunotan: 'Hiru kale' proiektuko podcastak daude entzungai bertan, aretoa hiru espaziotan banatu eta apainduta, historian murgiltzeko. Hernaniko Kaxkoko hiru kaleri buruzko istorioak dira, Uxue Apaolaza, Ainara Ortega eta Iñigo Legorburu idazleek osatutakoak, Miren Gojenolaren zuzendaritzapean. Bihar bukatuko da erakusketa, eta beraz, azkeneko bi egunak dituzte herritarrek, podcastak entzuteko. Honakoa da ordutegia: goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!