Unax Uralde hernaniarra Espainiako Open Indoor txapelketan izan da

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 30a, 00:00

Open Indoor Arraun Zirkuitu Irekiaren lehen proban izan zen Unax Uralde hernaniarra. Larunbatean jokatu zen Espainia mailako ergometro txapelketa, eta bere kategoriako onenen aurka lehiatzeko aukera izan zuen Orioko Arraun Elkarteko arraunlariak.

20 minutuko proba izan zen, 20 paladetan egin behar zena. Muga horretatik gora egiten zuena, txapelketatik kaleratua izango zen.

Guztira 23 lehiakide izan ziren, eta hernaniarrak hamaikagarren postua eskuratu zuen, sailkapen indibidualean. «Onenen artean lehiatu naizela kontuan izanda, emaitza positiboa da niretzat», adierazi du Uraldek.

Datorren jardunaldia, azaroaren 2an izango du, zeinetan 6000 metroko eta 5000 metroko estropadak burutu behar izango dituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!