Jende lepo izan zen atzo Dobera Euskara Elkarteak antolatutako IV. Liburu eta Disko Azokan. Euskal Herriko liburu eta diskoez gain, Haur txokoak, Tailer txokoak, eta literatur emanaldiek ere arrakasta izan zuten. Giro polita izan zen egun osoan zehar, eta salerosketa gune bat baino, euskarazko musikaz eta literaturaz gozatzeko eguna izan zen.