Bihar Hernanin jokatuko da Gipuzkoako Kopa

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 28a, 00:00

Hernaniko boleibol klubak aurreko astean egin zuen aurkezpen ofiziala. Aurten jokalari asko izango ditu klubak.

Dagoeneko boleibol talde guztiak lanean hasiak dira, eskolakoak urrian hasiko dira, eta aurten erabiliko dituzten kamisetak ere probatzeko aukera izan dute. Talde gehienak topera dira, baina oraindik infantil mutiletan, hau da, DBH 1 eta DBH 2 ikasten ari diren mutilentzat lekua dago. Informazio gehiagorako idatzi daiteke administrazioa@hkeboleibola.eus helbide elektronikora. Bestalde, bihar, Gipuzkoako Kopa jokatuko da 09:00etatik aurrera senior mutilen mailan. Azkenean, lau taldek jokatuko dituzte partiduak; Ipartitanak, Voley champagnek, Aidean Zarautzek eta Hernanik. Lehiakide estu eta gogorrak izango ditu Hernanik eta denon animo eta bultzadak ezinbestekoak izango dira aurkariei aurre egiteko. Titulu bat dago jokoan eta nahiz eta, oraindik aurredenboraldian egon, maila altuko boleibola ikusteko aukera bikaina da biharkoa. Neurgailu ona izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!