Udako etenaldiaren ondoren, asteburu honetan bueltatuko dira zine emanaldiak Biterira. Ohi bezala, bi pelikula jarriko dituzte, bata haurrentzat eta bestea helduentzat. 'Del revés 2' izango da haurrentzako filma, eta bi saiotan eskainiko dute: larunbatean eta igandean, arratsaldeko 16:45etan. Helduentzat, berriz, 'Casa en llamas' jarriko dute, bost emanalditan: larunbatean, 19:30etan eta 22:30etan; igandean, 19:30etan; eta astelehenean, 16:30etan eta 19:30etan.