Etzi itzuliko dira zinema saioak Biteri Kultur etxeko aretora

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 26a, 00:00

Bueltan da zine proiekzioa Biterira. Etzirako, bi pelikula eskainiko dituzte hiru saiotan: 16:45tan 'Del revés 2' eta 'Casa en llamas' 19:30etan eta 22:30etan. Igandean beste bi saio: 16:45tan  'Del revés 2' eta 19:30etan 'Casa en llamas'. Azkenik, asteleheneko saioa 'Casa en llamas' pelikula egongo da ikusgarri, bi saiotan, bata 16:30etan eta bestea 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!