Urtero lez, Aranora bisita egin zuten Xalaparta Elkarteko bazkideek

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 26a, 00:00

Aurten ere, ez zuten hutsik egin Aranora bisitan. Irteera egin zuten Xalaparta Elkarteko kideek larunbatean, urtero lez. 30 lagun bildu ziren bazkaltzeko, Aranoko Kontzejuan bertan. Bazkal ostean, toka txapelketa jokatu zuten; emakumezkoetan, Maritxu Lavado izan zen txapelduna, eta gizonezkoetan, berriz, Joxé Mari Ubarretxena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!