'Soinu magikoak' tailerrerako, izenematea zabalik oraindik

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 25a, 00:00

'Soinu magikoak' tailerra antolatu du Kaxko elkarteak, ikasturte honetarako. Urriaren 1ean hasiko da tailerra, Biteri Kultur Etxean. 0-3 urteko haurrentzat dago zuzendua, eta asteartero izango dira tailerrak, bi txandetan banatuta: aurrenekoa 10:00etatik 10:45etara, eta bigarrena 11:00etatik 11:45etara. Doakoa izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik: 608 193 701 telefono zenbakira deituta, edota fino@musikanaiz.com helbide elektronikora idatzita. Informazio gehiago, musikanaiz.com webgunean dago eskuragarri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!