Fermin Almandoz hernaniarra garaile, Catan txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 25a, 00:00

Catan txapelketako lau finalistak, sariekin.

Larunbatean jokatu zuten Catan txapelketa ofiziala, Gaueko komiki dendan. Guztira 8 partaide izan ziren, adin guztietakoak, eta Fermin Almandoz hernaniarra izan zen txapeldun. Horrela, Espainiako txapelketarako giltza lortu zuen. 10 urterekin, Ekaitz Martin izan zen partaide gazteena, eta bigarren sailkatu zen. Azaroan jokatuko da Espainiako txapelketa, Bartzelonan. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!