Gaur hautatuko dute Ansak eta Barrenetxeak finalerako materiala

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 24a, 00:00

Barrenetxearen eta Ansaren arteko partiduak klasiko ari dira bihurtzen.

Pelota bixien zaleak dira bi finalistak, baina ikusi beharko da zein den finalerako estrategia.

 

Larunbat honetan jokatuko dute Barrenetxea IV.ak eta Ansa II.ak Buruz Buruko txapelketako final haundia. Bi erremontistak sasoi betean iritsi dira fase erabakigarrira, eta maila haundiko partidua espero da Galarretan. 

Larunbata iritsi aurretik, ordea, lan pixka bat egin beharko dute biek. Gaur bertan egingo dute finaleko materialaren hautaketa, eta ikusi beharko da zein pelota mota aukeratzen duen bakoitzak. Pelota bixien zaleak izaten dira biak, baina finalerako estrategiaren arabera aldatu daiteke hori. 

Larunbateko jaialdia arratsaldeko 16:30etan hasiko da, eta hiru partiduetatik bigarrena izango da final haundia. Aurretik Aldabe-Apezetxea / Goikoetxea V-Martirena partidua izango da, eta ondoren Ezkurra II-Zubiri / Jabalera-Azpiroz norgehiagoka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!