Larunbat honetan izango da Hernaniko Liburu eta Disko Azokaren IV. edizioa. Dobera Euskara Elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du, eta diskoz zein liburuz beteko da Atsegindegi. Aurtengoan, gainera, sekula baino postu gehiago izango ditu HAzokak, 20tik gora.
Goizeko 11:00etan zabalduko ditu ateak, eta Asier Kidam magoa arduratuko da bisitari goiztiarrenei harrera egiteaz.
Ondoren, liburu aurkezpenak, ipuin kontaketak, bertso saio literarioa, kontzertuak edo bakarrizketak izango dira.
Arratsaldeko 19:30ak arte egongo da azoka zabalik.
IV. LIBURU ETA DISKO AZOKA: EGITARAUA
11:00-11:30 Azokaren irekiera eta Asier Kidam magoaren ikuskizuna.
LIBURUEN AURKEZPENAK
11:45 'Azken galdera amari', Manex Beristain. Aurkezpen musikatua.
12:15 'Masusta erreximenta', Ekaitz Bergaretxe, idazlea; Andrea Bella, azal ilustratzailea eta Idoia Noble, aurkezle eta elkarrizketatzailea.
12:45 'Hatsaren poesia', liburuan parte hartzen duten zenbait poeten errezitaldia.
IPUIN KONTAKETA Haur Txokoan
12:30 Ixabel Agirresaroberen eskutik, haurrentzako ipuin kontaketa.
BERTSO SAIO LITERARIOA
13:15-14:00 Andoni Rekondo eta Iker Ormazabal 'Tturko' bertsolariekin. Gai jartzailea: Markel Oiarzabal.
KONTZERTUA
14:00-14:30 Aldapeko Basque Latin Jazz.
Arratsaldea
17:00-17:30 Zapotxin pailazoaren musika ikuskizuna. Koloretako emanaldi musikala.
LIBURU ETA DISKOEN AURKEZPENAK
17:30 'Etxe bat norberarena', Yolanda Arrietarekin solasaldia.
18:00 'Loak irauteko' Karena taldearen diskaren aurkezpena eta kontzertutxo akustikoa.
FAMILIENTZAKO TAILERRA Haur Txokoan
18:00 'Konta ditzagun ipuinak' Ixabel Agirresaroberen eskutik.
BAKARRIZKETA
18:30-19:00 Gorka Olazabal umoregilearen bakarrizketa.
19:00-19:30 Musika kontzertua.
19:30 Azokaren itxiera.