Emakume bat atxilotu dute Hernanin bizilaguna labanaz erasotzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 23a, 00:00

58 urteko emakume bat atxilotu zuen Ertzaintzak larunbatean, bizilagunen etxera balkoitik sartu eta bertako gizon gazte bat labanaz erasotzeagatik. Larunbateko goizeko 06:00ak aldera gertatu zen guztia. Soinu arraroak somatuta esnatu ziren etxekoak, eta sukaldean topatu zuten bizilaguna, labana eskuartean zuela. Tentsio une horretan, etxeko semeari labankada bat eman zion saihetsaldean, eta ama izan zen larrialdietara deitu zuena. Iritsi orduko, ertzainek 58 urteko emakumea atxilotu zuten, eta zauritutako gaztea anbulantzian eraman zuten ospitalera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!