Valen jantzi denda omendu zuen ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 23a, 00:00

Merkataritza Festa aprobetxatuta, Hernaniko Valen jantzi dendari omenaldi txiki bat egin zioten pasa den ostiralean, Hernaniko Udalak eta Berriak merkatarien elkarteak antolatuta. Historia haundiko eta ibilbide luzeko denda da Valen, guztira 50 urte egin ditu zabalik, eta oso ezaguna da herritarren artean. Ostiralean egindako omenalditxoan Jose Giraldok, Espe Apariciok eta Mari Cruz Giraldok oroigarri eta lore sorta bana jaso zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!