Festetako egun haundia giro ederrean pasa zuten Karabelen, jarduera jendetsuekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 22a, 00:00

Aurpegiak margotu zituzten goizean.

Ez zirudien arren, eguraldiak dexente errespetatu zuen egitaraua. Jende ugari elkartu zen Karabelen.

Karabelgo Jaietako egun haundia izan zen atzokoa. Goizean hasi eta gauera arte luzatu zen askoren parranda, eta giro paregabea sortu zen auzoan. 

Goizeko jardueretan eguraldia lagun izan zuten Karabelen, eguzki azpian goxo jolasteko aukera izan zuten txikienek. Aurpegiak margotu ondoren puzgarrietara joaten ziren gehienak, eta besteek ederki pasa zuten buruhaundien artean. 

Eguerdi parterako gosea ate joka hasi zen, eta patata tortilla eta bizkotxo lehiaketa egin ondoren, paella jate herrikoiaren bueltan elkartu ziren auzotarrak.

Arratsaldean lainoek estali zuten zerua, eta euriaren mehatxua gertu ikusi bazuten ere, festa giroak ez zuen etenik izan Karabelen. Bazkalostean ere jende ugari elkartu zen bertan, eta dantza saio ederra osatu zuten Jennyren aerorumba ikuskizunarekin. 

Gauean kontzertuen txanda izan zen; 20:30ak aldera Los Hernandez taldeak izan zuen parranda giroa berotzen hasteko ardura. Ondoren, DJ Gorkak hartu zuen lekukoa, eta goizeko ordu txikietara arte luzatu zen festa. 

Lau jarduera gehiago festak amaitu aurretik

Gaur eguerdian amaituko dira Karabelgo Jaiak, eta lau jarduera izango dira gaurko egunean. Bidasoako Erraldoien bisitarekin hasiko dute eguna; sagardo dastaketa eta toka txapelketa egingo dituzte ondoren; eta sari banaketarekin bukatuko dute goiza.

Erlazionatuak

Karabelgo Jaiak 2024 - Larunbata

Kronika - Erredakzioa ira 21 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!