«Hernanin eta inguruetan agertu diren lelo xenofoboak salatu nahi ditugu»

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 21a, 00:00

Hernaniko EH Bildu, EAJ-PNV, PSE eta Elkarrekin Podemos-Orain Hernani udal taldeek sinatu dute adierazpen instituzionala.

Hernanin eta inguruetan agertu diren lelo arrazista eta xenofoboak salatzeko erakunde adierazpena egin dute Hernaniko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek: «ahobatez gaitzesten ditugu pasa den asteburuan herriko hainbat puntutan agertu diren lelo arrazista eta xenofoboak. Pertsona migratuen kontrako mezuek eta hauek elikatzen dituzten marko diskurtsiboek gure herrian tokirik ez dutela adierazi nahi dugu».

Hernaniko EH Bildu, EAJ-PNV, PSE eta Elkarrekin Podemos-Orain Hernani udal taldeek sinatua: «Horrekin batera, Hernani harrera herria izan dadin lanean jarraitzeko gure konpromisoa berretsi nahi dugu, kulturartekotasunean eta bizikidetzan oinarritutako komunitatea osatuz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!