Badoa iraila jaiez jai, asteburu honetan Karabelgoen txanda!

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 21a, 00:00

Iazko bazkari herrikoia: Paella jatea.

Atzo hasi ziren Karabelgo jaiak, eta izango da zer esan, zer egin eta zer dastatu asteburu osoan zehar. Haurrek protagonismo berezia izango dute, eta ez dute aspertzeko tarterik izango, jolasez eta ekintzaz beteriko egitarauan. Gaur izango da jaien egun haundia eta gaua luzatzeko aukera ere izango da parrandazaleentzat. 

 

Badoa iraila auzo bateko jaietatik bestera saltoka, eta honetan, Karabelen txanda da. Atzo hasi eta bihar arte luzatuko dira auzoko jaiak, gaur izan arren egun haundia, eta haurrek protagonismo berezia izango dute. 

Atzo izan zuten zer egin, arratsaldean txupinazoak jaiak inauguratu ostean. Jarraian hasi ziren haurrentzako jolasak eta danborrada. Andoni Ollokiegiren kontzertua ere izan zen, eta gauean Kode taldearen kontzertuarekin amaitu zen egitaraua. 

Gaur, larunbata, izango da Karabelgo Jaien egun haundia. Dianak kalejira eginez esnatuko ditu auzotarrak goizeko 10:00etan, eta jarraian hasiko dira jolasak. Umeentzako zirkuitua lehenengo: 0-5 urte bitarteko haurrek pedalik gabeko ibilgailuekin egingo dute. 11:00etan aurpegia margotzeko aukera izango da, eta ondoren puzgarrietan jolasteko tartea. 11:30etan buruhaundiak aterako dira auzora, eta eguerdian, patata tortilla eta bizkotxo lehiaketa eta pote txapelketa egingo da auzotarren artean. 

Indarrak berreskuratzeko, janari herrikoian 'paellada' egingo da, eta bazkalostean bingoa eta haurrentzako Apaxiren emanaldia. Arratsaldean zehar ere, haurrak lehen lerroan: 17:00etan apar festa egingo da, tirolinaren parkean eta 18:00etan txokolatada. Jarraian, aerorumba erakustaldia Jennyrekin eta 19:00etan arrautzen jokua, tirolinaren parkean. 

Dantzatzeko tartea hasiko da jolas guztiak amaitu ostean. 20:30etan 'Los Hernandez' taldeak kontzertua eskainiko du. 22:00etan zezensuzkoa, betiko lez, eta 22:30etan DJ. Gorka egongo da gau osoan auzoa animatzen eta gaua luzatzen. Gauerdian, su artifizialak eta traka ere botako dira, Multipistatik.

 

Bihar, igandea

Bihar amaituko dira Karabelgo Jaiak, baina goizean egongo da zer egin auzoan. Bidasoako erraldoien bisita izango da lehenik, eta jarraian egitarauetan sekula hutsik egiten ez duen ekintza, sagardo dastaketa. Bailarako sagardotegi ezberdinek postua jarriko dute, eta bisitariek banan-banan probatzeko aukera izango dute. Sari banaketarekin amaituko dira jaiak. 13:30etan hasiko da eta balkoi/leiho politena sarituko da.

EGITARAUA

GAUR

10:00 Diana eta kalejira.

10:15 0-5 urteko pedalik gabeko ibilgailuen zirkuitua (zurea ekarri).

11:00 Aurpegi margoketa eta puzgarriak.

11:30 Buruhaundiak.

12:00 Patata tortilla eta bizkotxo leihaketa. Pote txapelketa.

14:00 Janari herrikoia 'paellada'.

15:30 Bingoa.

16:00 Apaxiren emanaldia.

17:00 Apar festa (tirolinaren parkean).

18:00 Txokolatada eta aerorunba erakustaldia Jennyrekin. 19:00 Arrautzen jokua (tirolinaren parkean).

20:00 Afaltzera indarrak hartzeko! 

20:30 'Los Hernandez' taldearen kontzertua.

22:00 Zezensuzkoa.

22:30 DJ. Gorka, gau osoan zehar.

00:00 Su artifizialak eta traka (multipistan).

 

BIHAR

11:00 Bidasoako Erraldoiak.

12:00 Sagardo dastaketa eta toka txapelketa.

13:00 Sarien zozketa: balkoi/leiho politena.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!