Catan txapelketa bihar jokatuko da Gaueko komiki dendan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 20a, 00:00

Bihar arratsaldeko 16:00tan Catan mahai-jolasaren txapelketa ofiziala jokatuko da Gaueko komiki dendan. 10 urtetik gorako edonork hartu dezake parte aldez aurretik izena emanda (Gaueko komiki-dendan edo 676 935 077 telefonoan), eta irabazleak, opari berezi bat jasotzeaz gain, azaroan jokatuko den Espainiako txapelketarako pasea lortuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!