Leoka labaderoan gaurko iragarrita zegoen Popperra, afterra, utopia emanaldia astebete atzeratu da, euria baitago emana. Beraz, irailaren 27an izango da eta egun horretan ere euria egingo balu, Kulturarteko Plaza Feministan egingo da. Emakumeentzako Jabetze Eskolaren ikasturte hasiera izango da eta emanaldia eskainiko dute Danele Sarriugartek eta Miren Narbaizak.
Emakumeentzako Jabetze Eskolei hasiera emateko, antzina emakumeentzat topaleku, lanleku eta hizketa-txoko izan zen espazioan bertan eman nahi zaie berriro ere protagonismoa emakumeei: Leokako labaderoan. Txoko hori emakumeentzako berreskuratuta, urteetan haiek egindako lan ikusiezina omentzeko aukera baliatu nahi dute.
Popperra, afterra, utopia hitza eta soinua uztartzen dituen emanaldi bat da. Danele Sarriugartek testu bat irakurtzen du eta irakurketan bertan eta etenaldietan Miren Narbaizak soinu-giroak sortzen ditu, eta kantuak jotzen.