Gaztelekuak festarekin irekiko ditu gaur ateak

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 20a, 00:00

Uda amaituta irekiera festa antolatuko dute. 16:30etan irekiko dituzte ateak.

 

Uda bihar amaituko da eta igandean emango zaio ofizialki ongi etorria udazkenari. Uda amaituta, jada bueltan dira berriro Gaztelekuko kideak eta gaur bertan irekiko ditu ateak, 16:30etan, irekiera festa eginez.

Bestalde, irailean eta urrian, ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Kontuan izan, asteriskoa duten ekintzetan, aldez aurretik, izena eman behar dela. 12-17 urte bitareko nerabeentzako udal zerbitzua da; eta asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara egoten da irekita eta ostiraletik igandera 16:30etatik 20:30etara.

Gaztelekuko egitaraua, Hernaniko Gaztelekuko sare sozialen bidez (Instagram eta X) ikus daiteke, baina nabarmentzekoak dira irailean: mahai jolasak (bihar), futbolin txapelketa (etzi), brownie (irailak 24), conecta 4 jolasa (irailak 25), kutxa tailerra (irailak 26), ping-pong txapelketa (irailak 27), costa jump (irailak 28) eta badminton (irailak 29). 

 

Gau beltza prestatuko dute urrian eta hondartzara eta zinemara irteerak

Urrirako ere gauza asko prestatu dituzte. Deigarriak dira urriaren 5eko hondartzara irteera; urriaren 19ko zinemara irteera; eta 22tik 24ra Gau Beltzarako apaingarriak prestatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!