Bihar amaituko da Hernaniko Udal Euskaltegian izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 19a, 00:00

Informazio gehiago behar dutenek euskaltegira idatzi edo deitu dezakete.

Maila guztietako eskolak, aurrez aurreko saioak eta autoikaskuntzarako aukerak daude. 

Amaitzear dago Hernaniko Udal Euskaltegiko matrikulazio epea. Bihar arte eman daiteke izena 2024-2025 ikasturtean euskera ikasteko edo hobetzeko eskoletan.

Aurtengoan ere eskaintza oparoa dauka Euskaltegiak, maila guztientzat prestatutako saioekin. Aurrez aurreko klaseez gain, autoikaskuntzarako aukerak ere eskaintzen ditu. «Euskera titulu ofizialak prestatzeko eskolak ematen dira Udal Euskaltegian eta HABEren titulu ofizialak bertan lortzeko aukera ere badago», gehitu dute.

 

Laguntza ekonomikoak euskera ikasi nahi dutenentzat

Hernaniko Udalak laguntza bereziak ematen ditu euskera ikastera animatzeko. Hernanin erroldatutako herritar guztien matrikularen %70a hartzen du bere gain Udalak. Horrez gain, ikasle, erretiratu edo aniztasun funtzionala duten pertsonek %90eko hobaria dute.

 

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUTENENTZAT:

Helbidea
Karobieta, 63

Emaila
euskaltegi@hernani.eus

Telefonoa
943 33 18 96

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera 09:30-13:30 eta 16:30-19:30

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!