Urumea ibaia garbitzeko auzolana antolatu du Sagarreta Natur Taldeak larunbat honetarako

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 18a, 00:00

Larunbat honetan, hilaren 21ean, Urumea garbitzeko auzolan jardunaldia antolatu du Sagarreta Natur Taldeak. Erriberatxiki eta Zubiondo inguruan arituko dira, eta Landaren jarri dute hitzordua 09:30etan. Garbiketa egiteaz gain, landare inbaditzaileei buruzko azalpenak eskainiko ditu Jon Zulaika adituak. Edonork parte hartu dezake larunbateko auzolanean, baina antolakuntzatik jakinarazi dute lagungarria dela aurretik izena ematea. Horretarako info@sagarreta.eus helbidera idatzi behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!