Zabalik dago Bertso Eskolan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 18a, 00:00

Laster hasiko da Hernaniko Bertso Eskolako ikasturte berria, eta zabalik dago bertan izena emateko epea. Aurten klaseak asteazkenetan (18:00-19:00) eta ostiraletan (16:50-17:50) izango dira, eta irailaren 27an izango da lehenengo saioa. Apuntatu nahi dutenek hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidera idatzi behar dute, eta 27an ere aukera egongo da presentzialki izena emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!