Karabelgo Jaiek emango diote jarraipena asteburuan auzoetako festen kateari

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 18a, 00:00

Larunbat eguerdian paella jate herrikoia egingo dute.

Ostiral arratsaldean hasiko dira Karabelgo Jaiak, 17:00etako txupinazoarekin. Ordutik aurrera, hiru eguneko egitaraua prestatu du Belkara Auzo Elkarteak, adin guztietako pertsonek gozatzeko modukoa.

Hernaniko auzoetako festen kateak jarraipena izango du asteburu honetan. Karabel auzoan ostiralean botako dute jaien hasierako suziria, eta Belkiren jaitsierarekin batera hasiko dituzte hiru eguneko festak. 

Ostiralean guztiek gozatzeko modukoa izango da arratsaldea. 17:30etan haurrentzako jolasekin hasiko dira; ondoren, danborradak zeharkatuko ditu auzoko bazter guztiak; eta gauean bi kontzertu izango dituzte Oleta plazan: Andoni Ollokiegirena lehenengoa eta Kode taldearena bigarrena. 

Larunbata izango da egun haundia

Larunbatean goizean goizetik hasiko dira jarduerak Karabelen, diana eta kalejirarekin. Gaztetxoek hartuko dute ondoren festagunea, 0-5 urtekoentzako pedalik gabeko ibilgailuen zirkuituan, aurpegi margoketan eta puzgarrietan. 

Gastronomiarekin lotutako jarduerek ere izango dute tartea larunbatean. Eguerdian patata tortilla eta bizkotxo lehiaketa egingo dute, eta eguerdian paella jate herrikoiarekin hartuko dituzte indarrak arratsalderako. 

Eguna bukatzeko, Los Hernandez taldearen kontzertua eta DJ Gorkaren emanaldia izango dira. 

Igande eguerdian amaituko dira festak

Azken egunerako indar pixka bat gorde beharko dute Karabeleko auzotarrek. Bidasoako erraldoien bisita jasoko dute goizeko 11:00etan, eta sagardo dastaketarekin emango diote jarraipena konpartsaren kalejirari. 

13:30ak aldera, sarien zozketa egin ondoren, balkoi politenaren sari banaketa eginda amaituko dituzte festak.

KARABELGO JAIAK

OSTIRALA

17:00 Txupinazoa eta Belkiren jaitsiera.

17:30 Haurrentzako jokuak.

19:00 Danborrada.

20:00 Bokatak txosnan.

21:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua.

23:30 Kode taldearen kontzertua.

LARUNBATA

10:00 Diana eta kalejira.

10:15 0-5 urteko pedalik gabeko ibilgailuen zirkuitua (zurea ekarri).

11:00 Aurpegi margoketa eta puzgarriak.

11:30 Buruhaundiak.

12:00 Patata tortilla eta bizkotxo leihaketa. Pote txapelketa.

14:00 Janari herrikoia 'paellada'.

15:30 Bingoa.

16:00 Apaxiren emanaldia.

17:00 Apar festa (tirolinaren parkean).

18:00 Txokolatada eta aerorumba erakustaldia Jennyrekin. 19:00 Arrautzen jokua (tirolinaren parkean).

20:00 Afaltzera indarrak hartzeko! 

20:30 'Los Hernandez' taldearen kontzertua.

22:00 Zezensuzkoa.

22:30 DJ. Gorka, gau osoan zehar.

00:00 Su artifizialak eta traka (multipistan).

IGANDEA

11:00 Bidasoako Erraldoiak.

12:00 Sagardo dastaketa eta toka txapelketa.

13:00 Sarien zozketa: balkoi/leiho politena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!