'Etorkinak kanpora', horixe zioen Sorgintxuloko zubian jarritako pankarta batek. Gertakari horren aurrean, Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistatik «jarrera arrazista eta faxista oro» salatu dituzte.
Pankarta ikusi orduko zubitik kentzera joan ziren, eta 'Arrazismoa gelditu! Faxismoa borrokatu!' zioen beste bat jarri zuten: «Behar-beharrezkoa da joera arrazista zein faxista orori aurre egitea, langileriaren batasunean sakontzea eta proletariotza immigratua proiektu askatzailera batzea».
Akarregiko sarreran (Astigarragatik) ere azaldu da beste bat, Sorgintxulokoaren berdina, AHTarentzat eraiki duten zubitik zintzilik.