Euskera irakasteko bolondresen bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 17a, 00:00

Arratsaldeko 18:30etan izango da bilera irekia, Kulturarteko Plaza Feministan.

Udaleko Euskera eta Kulturarteko sailek, Amherrekin batera, etorriberriei euskera irakasteko bolondresen bilera deitu dute. Gaur izango da saioa, arratsaldeko 18:30etan, Kulturarteko Plaza Feministan.

Antolatzaileek herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia, euskaldunak etorriberriengana hurbiltzearen garrantzia nabarmenduz: «Haiek adina jasoko dugu guk euskaldun bezala; baina baita pertsona bezala ere, harremanek iraun egingo baitute».

 

Zortzi bolondres aritu ziren aurreko ikasturtean

Iazko datuak ere eman dituzte Amherreko kideek. Zortzi bolondres aritu ziren hemezortzi etorriberriri euskerarekin eta euskal kulturarekin lehenengo harremana egiten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!